Osasunbidea sustatzeko Lan Eskaintza Publikoa eginen dute aurten

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 25a, 13:50
Osasunbidea.

Espezialitate guztietarako plazak ateratzea aurreikusi du Oscar Moracho Osasunbideko zuzendari-gerenteak.

Iturria: Diario de Noticias egunkariko elkarrizketatik aterata.

Ahalik eta plazarik gehien ateratzea eta espezialitate guztietarako Lan Eskaintza Publikoa eginen dela iragarri du Oscar Moracho Osasunbideko zuzendari-gerenteak. "Egonkortasuna euren lan jardunean, jarraitutasuna, eta lanpostuetan segurtasun handiagoa emanen dien lan eskaintza izanen da", azaldu du. "100.000 nafarri eragin diezaioke lan eskaintzak horrek", azaldu du Morachok. Nafarroako herritarren Osasunari mesede eginen dion lan eskaintza izanen dela ohartarazi du Morachok. "Nafarroako aberastasunik handienetakoa da Osasunbidea", hala nabarmendu du. "Gaixo kronikoak ongi artatzea da erronketako bat, estrategiak finkatu behar dira", adierazi du Morachok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!