Parlamentuan hitza hartzerakoan zirriborratu du Garapen ekonomikorako zuzendariorde Manu Ayerdik exekutiboaren asmoa, UPNri erantzuterakoan. Errepideetarako Planak urteko 60 milioi euro aurreikusten dituela salatu du, eta aurten 27 eman dituztela soilik.
"Beharrezkoa dena baino askoz gutxiago inbertituko dugu". Hitzok egin ditu Ayerdik, ahoan bilorik gabe, eta Nafarroak errepide sarean dituen gabeziak ekarri ditu gogora.
Ordainsariak ezartzearen gaia mahai gainean jarri nahi du exekutiboak, nahiz eta jakin badakien eztabaida "korapilatsua eta zaila" dela.
Zeharka atera da ordainsarien gaia. "Aurre eginen diogu arazo honi askoren gustuko izanen ez den arren, edo ez diogu aurre eginen". Hitzok egin ditu zuzendariordeak.