Zerga-erreformari buruzko zalantzak argitzeko informazio kanpaina abian

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 20a

Arg: muyinteresante.es

navarra.es/reformafiscal2016 webguneak berrikuntzak laburbiltzen ditu, eta kontsulta zehatzak 948 5051 52 telefono-zenbakian eta hacienda.tributaria.navarra@navarra.es posta elektronikoko helbidean argituko dira

Nafarroako Zerga Ogasunak informazio-kanpaina bat ireki du asteazken honetan partikularrek, enpresek eta profesionalek berriki Parlamentuak onartutako zerga-erreformari buruz izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

Arreta Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.navarra.es) navarra.es/reformafiscal2016 webgunearen bidez bideratuko da, 948 5051 52 telefono-zenbakiaren bidez (astelehenetik ostiralera 08:30etik 17:30eta aktibatuta dago) eta hacienda.tributaria.navarra@navarra.es posta elektronikoaren bidez.

Ogasunak datu pertsonalak eskuratzea eskatzen duten kontsulta zehatzei erantzun ahal izateko, beharrezkoa da partikularrek nahiz erakundeek beren IFZ eta PINa ematea. Halakorik egin ezean, kontsulta orokorrak baino ez ditu erantzunen.

Webguneak zerga tasen berrikuntza nagusiak jasotzen ditu: PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga,: Ondarea; eta Oinordetzak eta beste zenbait.

Gainera, ohiko galderen atal bat jasotzen du eta Nafarroako Gobernuak zerga-sistema zergatik aldatu duen azaltzen: zerga-sistemaren progresibitatea indartzea, zerga-presioa gero eta handiagoa izan dadin errenta eta ondarea handiagoak diren heinean; zerbitzu publikoak sendotzea; eta susperraldi ekonomikoa nahiz kalitatezko enplegua erraztea, LGSa baino 1,7 bider gehiagoko kontratu egonkorrak egiten dituzten enpresak babestuko baitira (2 urte gutxienez).

Nafarrok ez dugu beste inork baino gehiago ordainduko

Bestalde, Gobernuko ordezkariek argitu duenez, nafarrek ez dute beste autonomia-erkidego batzuetan baino gehiago ordainduko; izan ere, Itun Ekonomikoak Foru Komunitatea behartzen du "zerga-prezio eraginkor orokor bat izatera, Estatuko gainerako tokietan dagoenaren parekoa". Aldeak izan daitezke kasu partikularretara jaisten bada.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!