Esparzak Espainiako erregea gonbidatu du Nafarroara etortzera

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 19a

Arg. UPNren Twitterren kontua

"Independentistek, erradikalek eta anarkistek" babestutako gobernu bat osatzeko aukeraren beldur dela esan dio Esparzak erregeari.

Gorteetan ordezkaritza lortu duten taldeekin egiten ari den bilera sortan batzartu dira UPNko Jose Javier Esparza eta Felipe Borboikoa Espainiako erregea gaur goizean. Bileraren ostean, kazetarien aurrean, Esparzak adierazi du UPN larrituta dagoela Espainian "independentistek, erradikalek eta anarkistek" babestutako gobernu bat osatzeko aukera dagoelako.

UPN PPrekin batera aurkeztu zen abenduaren 20ko hauteskundeetara, eta Esparzak azaldu du Mariano Rajoy PPko hautagaia dela "onena egonkortasuna, indarra, seriotasuna eta sen ona bermatzeko". Honekin batera kritika larriak egin dizkio Nafarroako Gobernuari eta jarraian gonbidatu du Borboi etxeko burua Nafarroara etortzera: “Nahi duenean etortzeko gonbidapena luzatu diogu” egungo Gobernuak Vianako Printzearen sarien ekitaldira errege-erragina ez gonbidatzea erabakita.  

Honi gaineratu dio: “Bere independentzia asmo horretan, oraingo Nafarroako Gobernuak Nafarroako historia, eta horrekin Espainiako Erresumarena ere, aldatu nahi du”

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!