Premia dutenentzat 400.000 euro emanen ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 19a, 08:55
Argazkia: Pobreziaren kontrako elkarretaratzea.

Iaz 384.549 euro eman zituen gizarte larrialdi egoeran daudenentzat, diru saila urte erdialdean handitu ostean, hasiera batean, 210.000 eurokoa baino ez baitzen. Bizi behar oinarrizkoak asetzea da helburua.

Berrikuntzak txertatu dituzte aurtengo deialdian, ez dago-eta adin mugarik ez eta erroldatze datan eperik ere. Gainera, handitu egin da jaso daitekeen diru kopurua.

Laguntza jasotzeko irizpideak zabalagoak dira, ildo beretik: autonomia pertsonala laguntzeko neurriak eta lan mundurako sartzeko formakuntzak aintzat hartuko dituzte.

Osasun, elikadura, etxebizitza eta lan mundurako sarrera ahalbidetzea da laguntzaren xedea.

Zeinek jaso dezake?

18 urtetik gorakoek jaso dezakete laguntza, Iruñean erroldatuta egonez gero orain dela sei hilabete baino gehiago eta Gizarte Ekintzako egitasmoetan izena emanik.

Zehaztuta dago jada laguntza eskatu ahal izateko gehiegizko diru-sarrerak zeintzuk diren. Pertsona bakar batek osatutako familia unitateak 786 euro irabaz ditzake gehienez; bikoak, 943; hiru lagunez osatutakoak, 1.022; laukoak, 1.100 eta bostek edo gehiagok osatutakoak, 1.178.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!