Etxeko ospitaleratzeari esker, medikuak eta erizainak eriaren etxera joaten dira artatzera. Ebakuntzaren bat izan dutenek egiten dute, batez ere, modalitate honen alde. Pazienteak eta profesionalek egin behar dute bertatik bertara eskaintzen den tratamendu honen alde. Bi aldeen arteko akordioaren ondorio da.
Hiru mediku eta sei erizain
Hiru mediku eta sei erizain. Horiek Etxeko Ospitaleratze Zerbitzua osatzen dutenak. 2008an sortu zen, eta, une honetan, Iruñerriko eskualdera baino ez dira mugitzen.
Nafarroako Gobernuak zerbitzuaren mesedeak goraipatu ditu: gaixoa etxean bertan egoten da, senideekin dago, halaber, eta gutxiago desorientatzen da.
2016an, gainera, zerbitzua hobetzea aurreikusi dute.