Akordiorik ez hezkuntzako lan eskaintza publikorako

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 19a, 08:03

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran. Arg:parlamentonavarra.com

Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdien artean ez dira adostasunera iritsi. Gobernuak orain aurrera segitzeko asmoa duela iragarri du eta "aproposena" eginen duela esan du.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra batzartuta izan ziren bart Gobernuak aurkeztua duen Lan Eskaintza Publikoa aztertzeko. Akordiorik ordea ez dute lortu. Hezkuntzan Lan Eskaintza Publikoa eta oposizioak izan behar direla denok uste dute baietz, desadostasunak sortzen dira plaza kopuruari dagokionez: deialdian euskarazko eredurako egiten den eskaintza "proportzio gabekoa" dela uste duelako Izquierda-Ezkerrak eta Podemos-Ahal Dugurentzat gaztelaniazko eredurako plaza "gutxiegi" dago. Gobernuak dio, elkarrizketa eta proposamenen aldia izan dela baina orain Gobernuari berari dagokiola erabakia hartzea eta "aproposena" iruditzen zaiona eginen duela. Hala esan du Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak.

Irakaskuntzako lan eskaintza publikoarekin aurrera segituko duela iragarri du Gobernuak: "Denok gaude oposizioak egitearen alde". 228 postu euskaraz eskainiko lituzkete Hezkuntza Departamentuak iragarria duen lan eskaintza publikoarekin eta 92 izanen dira gaztelaniaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!