Auzipetuek Nafarroako Parlamentura joaten jarraituko dute

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 18a

Argazkia: Auzipetutako Askapenako bost kideak urrain parlamentuan egon zirelako aurkeztu du UPNk mozioa.

Auzipetuak legebiltzarrean ez hitz egiteko mozioa aurkeztu du UPNk, botere judizialaren "independentzian" eragin lezakeela argudiatuta; nolanahi ere, PPk baino ez du babestu, eta, beraz, ez da onartu.

Auzipetuta dauden Askapenako kideei babesa adierazi zien Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak, urrian legebiltzarrean agerraldia egin ostean. Hori dela medio, irekitako auziak dauzkatenei legebiltzarrera joatea debekatzea nahi du UPNk. Ez du lortu, haatik. 

PPk baino ez du babestu mozioa; auzipetuen argudioak aditzearen azaldu dira EH Bildu, Geroa Bai, Ezkerra, Ahal Dugu eta PSN.

PPk ardudiatu du botere Judizialaren independentzia zuzenbidezko estatuaren "oinarrizko osagaia" dela, eta, horregatik, botere publikoek uko egin behar diotela "esku-sartze gisa uler litekeen edozein jarduketa egiteari".

“Inputatuta dauden pertsonak Parlamentura etor daitezen uzteak inplizituki esan nahi du jarrera bat hartzea; arrazoi horrengatik berarengatik akusazioari ere eman beharko litzaioke azalpenak emateko aukera”. Hitzok egin dituzte erregionalistek euren mozioaren zioa azaltzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!