Txotx garaiaren irekiera saioa gaur Lekunberrin. Ismael Urbizu eta Inaxio Begiristain sagardogileak izanen dira gure artean. Aitor Abaroa kritikoaren eskutik asteburuko zine estreinaldiak aurreratuko dizkizuegu. Osasunak Oviedoren kontra jokatuko du bihar. Partiduaren aurreko kronika eginen digu Iñaki Berastegi kirol kazetari gazteak. Amaitzeko musika. Gaur ere David Bowie protagionista. Artista britaniarrak bere ibilbidean izan zituen gitarra-jotzaileen errepasoa eginen du beste gitarrista batek, Balerdi balerdi taldeko Toño Murok.