Iberdrolarekin udalak daukan akordioa eten nahi du Aranzadik mozketa elektrikoengatik

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 15a

Argazkia: pobrezia energetikoa salatzeko protesta, Martes al sol-ek deituta.

Auto elektrikoak kargatzeko postuak kudeatzeko eskumena "berehala" kendu nahi dio, herritarrei egiten dizkien mozketa elektrikoen ondorioz.

Iruñean faktura ordaindu ezinik dauden pertsonek bizi duten egoera kritikatu du Aranzadik, eta "geroz eta energia pobrezia handiagoa" dagoela esan du.

Udalari Iberdrolarekin dauzkan kontratuen berrikuspen "azkarra" galdegin diote eta "gizarte irizpideak" dauzkaten enpresa elektrikoak kontratatzea.

Iruñeko Udalak jakinarazi du, ildo horretan, energia elektriko berriztagarria komertzializatzen duen udal erakunde bat sortzea aztertzen ari dela, eta txostena martxoan kaleratuko duela.

Udalak bilera izanen du Iberdrolarekin heldu den astean eta argia da Aranzadiren nahia: "energia pobreziaz hitz egitea".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!