Ondarearen mantentze lanetarako eta zaintzarako bideratzen diren diru-laguntzak berrikusteko eskatu dute Nafarroako Ondarearen Aldeko Plataformako kideek. Nafarroako Parlamentuan egin zuten eskaera: artzapezpikuak Elizaren izenean inmatrikulatutako ondareak ez ditzatela diruz babestu. Gogorarazi zieten parlamentariei gutxienez, 1.087 ondare egin zituela bere Nafarroan Elizak 1998tik 2007ra.
Eskaera hori ez da bakarra izan. Parlamentuko lan saioa batean izan dira plataformako kideak eta uste dute garrantzitsua dela Elizak egin dituen "jokaera" horien berri izatea: "Justizia Ministerioari daukan informazio guztia eskatu behar zaio, 1946tik egin diren inmatrikulazioak ezagutu ahal izateko".