Gaur elur-maila 400 metrora jaitsi daiteke

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 15a

Goizeko lehenengo orduetan elurra kentzeko 57 makina mugiarazi dira eta Nafarroako Gobernuak ibilgailuan arreta handia jartzeko eskatzen du. 

Nafarroako Gobernuak gidariei errepideetan arreta areagotzeko eskatu die Foru Komunitateko iparralderako emandako meteorologia-iragarpenaikusi ondoren: gaur, ostirala, 400 metrotara jaitsi daiteke.

Estatuko Meteorologia Agentziak, hain zuzen, ostiral honetako eguerditik aurrera abisu laranja aktibatu du, arrisku garrantzitsua, Pirinio aldean, Kantauri isurialdean eta Nafarroako erdialdean bota ditzakeen elurteengatik. Pirinioetan 20 zentimetroko elur-lodiera aurreikusten da, eta elurra gehiago pilatuko da ipar-ekialdeko gailur altuetan, eta gutxiago inguru horretako erdialde eta ipar-ekialdean.

Bestalde, Herri Laneko Zuzendaritza Nagusiak gaurko gauean elurra kentzeko 17 makina mugiaraziko diru, eta bihar, goizeko 05:00etatik aurrera, gehiago ariko dira lanean: 47 ekipo, guztira.

Haiek guztiak honako gune hauetan jardungo dute lanean: Nafarroako Autobidea (AP-15); Sakanako (A-10), Leitzarango (A-15), Iparreko (A-1) eta Pirinioetako (A-21) autobietan; Iruña eta Behobia bat egiten duten errepidean (N-121-A) eta Baztanetik Frantziarekin bat egiten duen errepidean (N-121-B).

Gainera, makinak ondorengo mendateetako errepideetatik ere igaroko dira: Artesiaga, Belagua, Egozkue, Erro, Ibañeta, Lerga, Lizarraga, Loiti, Marcalain, Meano, Mezkiritz, Aralargo San Migel, Urbasa eta Urkiaga, bai eta Goñi, Ultzamako ibarretako mendateetan eta Pirinioetakoetan, besteak beste.

Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua honako toki hauetan topa daiteke: www.incidenciascarreteras.navarra.es webgunean eta 848 423 500 telefono-zenbakian. Nafarroatik kanpo joan behar izanez gero, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunea kontsultatzea komeni da (www.dgt.es/es/) eta bertako informaziorako telefono-zenbakia ere: 011.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!