Iruñerriko hautetsien solasaldian Barañaingo alkate Oihaneder Indakoetxea, Berriozarko alkateorde Alfonso Arnesto eta Berriobeitiko alkateorde Koldo Abrego izan ditugu. Mintzagai nagusi: gertuko merkataritza. Kataluniako egoera politiko berriak Espainiko leizezulo mediatikoan piztu dituen erreakzioak bildu ditu Ainhoa Arano kazetariak. David Bowie izarra izarretan dagoen honetan musikari britainiarraren abestirik esanguratsuenak gogoratu ditugu Xabier Agirre adiskidearen eskutik. Atlantiko Beltza, esklabutzako musikak izenburupean, erresistentziako musikei buruzko ikastaroa eginen dute Katakrak espazioan. Ion Celestino musikariak eman dizkigu xehetasunak.