Nafarroak espetxe arloan eskuduntza izatea nahi duela berretsi du Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak. EH Bildurekin, Podemos-Ahal Dugurekin eta Izquierda-Ezkerrarekin Geroa Baik sinatutako programa akordioan jasoa dutela ere nabarmendu zuen Barkosek atzo, Gobernu bileraren osteko agerraldian kazetarien galderei erantzunez. "Espainiak espetxe arloko eskuduntza transferitu behar dio Nafarroari", esan zuen Lehendakariak.