General Electric enpresak Buñuelgo lantegia itxi eta 97 langile kaleratuko ditu

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 14a, 08:22
General Electric enpresaren egoitzetako bat.

Alston enpresak utzi egin du Buñuelgo lantegiarekin zuen erosketa konpromisoa eta berregituraketa plana jarri du abian General Electric taldeak.

Berregituratze plana jarri du abian General Electric enpresak. Buñuelen duen lantegia itxi eta 97 langile kalera joanen dira. Alston enpresarekin aritzen zen General Electric, baina, iragarri dio ez duela asmorik orain arte garraio energia lortzeko negoziaketarekin segitzeko. Nafarroan lantegia istea erabaki du orain General Electricek baina Europan 6.200 langileri eragiten ahal dio enpresaren berregituratzeak. Datozen bi urteotan eginen ditu kaleratze horiek guztiak.

Estatuan Madrilen eta Katalunian ditu lantegiak General Electric enpresak. Guztira, 3.000 langile Buñuelgoekin kontatuta. Konpainia negoziazioekin hasi da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!