Parlamentarien solasaldian Geroa Baiko Maria Solana, EH Bilduko David Anaut eta Ezkerrako kide Ioseba Ezeolaza izan dira. Besteak beste, hezkuntzako lan eskaintza publikoaz eta Aroztegiaz mintzatu gara. Xabier Santamaria matematikariarekin egutegiez hitz egin dugu. Azkenik, Manugaitz rap abeslaria etorri zaigu txapela barruan darabilt mundua disko berria aurkeztera.