AHTarentzat 30 milioi euro eskatu dizkio Nafarroak Espainiako Gobernuari

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 12a

Argazkia: AHTaren kontra egindako protesta.

Foru exekutiboak 71 milioi euro jarri zituen 2014an Abiadura Handiko Trenaren lanak egiteko, eta Madrili dagokio kostua haren gain hartzea; 30 milioi falta dira oraindik, baina uko egin dio bueltatzeari, epeak bete ez zirela argudiatuta.

Bilera egin zuten atzo Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak, helburu argi batekin: Abiadura Handiko Trenaren harira sortutako auzi ekonomikoak konpontzea. Izan ere, Madrilek ordaindu behar ditu AHTaren lanak, beti ere, behar bezala eginez gero. Baina urak ez daude bare.

2014an, foru gobernuak 71 milioi euro gastatu zituen abiadura handiko trenaren lanetan, zehaztutako epean ez zuen egin, haatik, Madrildik esan dutenez. Hala, 71 milioi horietatik 30 dauzka oraindik pagatzeke Espainiak, nahiz eta ez duen ardura hartu nahi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!