Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko matrikula epea zabalik urtarrialaren 22ra arte

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 11a, 17:17

Irudia: Ikasbil.net

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 2016ko lehen deialdia argitaratu du gaur. Matrikulak 26 euro balio du.

Hezkuntza Departamentuak 2016ko 1. deialdia argitaratu du Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko. (http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2015/255/Anuncio-9

Matrikulatzeko epea urtarrilaren 11tik 22ra zabalik dago, biak barne. Probak egiteko interesa dutenek matrikula Hezkuntza Departamentuko Informazioko Negoziatuan formaliza dezakete (Santo Domingo kalea, 8. Iruña), 08:30etik 14:30erako ordutegianedo online bidez egin.

Hautagai bakoitzak 26 euro ordaindu beharko du azterketa-eskubideen kontzeptuan (13 euro lehen mailako familia ugariaren kasuan eta matrikula doan izango dute bigarren mailako familia ugariaren kideek).

Azterketa hiru probek osatzen dute: atarikoak, idatziak eta ahozkoak. Atarikoa otsailean egingo da eta hautagaiek 80 galderek osatutako test bat erantzun beharko dute; test horrekin hizkuntz baliabideak, ahozko ulermena eta irakurmena ebaluatuko dira.

Idatzizko azterketa bi ariketek osatuko dute: 180 hitzeko idatzi batek eta 250eko beste batek, gutxienez.

Azkenik, ahozko probak ere bi atal izango ditu: emandako testu bati buruz bost minutuz hitz egin beharko da eta, horren ondoren, hamar minutuz eztabaidatzen ariko dira.

Titulua eskuratzeko hiru probak gainditu beharko dira.

Informazio gehiago lortu nahi duten pertsonek https://sites.google.com/a/educacion.navarra.es/ega/ webgunera jo dezakete edo honako telefono-zenbaki hauetara deitu: 848 426 613 eta 848 426 593.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!