Laura Perezek LEP "erreala eta objektiboa" behar dela uste du; dena dela, ziur da lauko gobernuaren ezberdintasunak "teknikoak" direla.
Ezkerrako Jose Nuinek, beste bide batetik jo du. Mendozak aurkeztutako Lan Eskaintza Publikoaren defendatzaileak "indar nazionalistak" direla ziurtatu du, "gutxiengoa, argi eta garbi". Haren hitzen logikari, "bestelako" deialdi baten alde egin du, ingelesa, euskara eta gaztelania era "orekatuan" aintzat hartuko dituena.
Bestalde, PPk eta UPNk Mendoza kontseilaria gaitzetsi dute.
Hilaren 30erako batzordeak ondorioak aurkeztu behar ditu.