Nafarroako liburutegiak modan daude

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 11

Gero eta lagun gehiago joaten dira sare publikoko liburutegietara, eta sekula baino bazkide gehiago daude egun.

Argia da datuen mintzoa. Bi urteko tartean, 2012tik 2014ra, %0,5 egin du gora bisitari kopuruak. Bazkideei dagokienez ere, positiboa da balantzea: %11,2 handitu da. Nafarroako Estatistika Institutuak gauzatu du ikerketa, 140 liburutegien datuak aintzat hartuta.

Norbanakoei begira ere azal daitezke datuak: kontuan izanda iaz 4,3 milioi bisitari izan zirela, nafar bakoitza 6,8 aldiz joan zen liburutegira. Webgunearen karietara ere irakur daiteke txostena: nafar bakoitza 2,8 aldiz sartu da urtebetean liburutegien atari digitalera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!