Film labur dokumental nafarra Oscar saria lortzetik gertu

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 11

Amaia Ramirez eta Raul de la Fuente Goya saria hartzen. Arg: unav.edu

Raul de la Fuenteren "Minerita" filmak ostegunean ezagutuko du Oscar sarietara iritsiko den. Hamar hautagairen artean bost baino ez dituzte aukeratuko.

Film labur dokumental onenaren Oscar sarirako azken hamar hautagaien artean dago Raul de La Fuente zuzendari nafarraren eta Amaia Ramirez ekoizle nafarraren Minerita filma, Kanaki Films Donostiako etxeak ekoitzitakoa. Cerro Ricoko meatzari barrutiko emakume talde baten bizimoduaren berri ematen du filmak. Izendapenen berri 2016ko urtarrilaren 14an jakinen da, ostegunean. Hamar fil laburretatik bost baino ez dira aukeratuak izanen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!