Nafarroatik 30 autobus joanen dira Bilboko manifestaziora

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 8a

Iaz egindako manifestazioaren irudia. Arg:lab.eus

Sare eta Bagoaz taldeek antolatu dute Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lema izanen duen manifestazioa. Bihar izanen da 17:00etan hasita.

17:00etan abiatuko dira bihar manifestazioak Bilbon eta Baionan. Nafarroatik 30 autobus mobilizatu dituzte herritarrek erraztasunak izan ditzaten manifestazio horietan parte hartzeko. Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira goiburuarekin eginen dute protesta. Sare eta Bagoaz taldeek antolatu dituzte mobilizazio horiek. Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde “harriak mugitu nahi dituen herri bat” irudikatuko dute bihar Bilbon eta Baionan. Ideologia anitzetako jendeak babestu ditu manifestazioak.

Sareren webgunean kontsulta daitekeenez, orotara 82 autobus antolatu dituzte protestetara joateko. Arabatik 11 irtengo dira, Bizkaitik 5, Gipuzkoatik 44, Nafarroatik 30, Madrildik eta Kataluniatik bana. Kontsultatu lotura honetan nondik eta zein ordutan irtengo diren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!