Nafarroako udalerrietako EAJren erakundeek Unai Hualde aukeratu dute euren alderdiaren presidente kargua har dezan. Altsasu, Arantza, Auritz, Baztan, Lizarra, Etxarri Aranatz, Iruñea, Lesaka, Tafalla, Tutera, Uharte, Zizur Nagusia, Viana, Igantzi eta Egueibarren Hualde proposatu zuten auker bakar gisa eta hortaz, EAJren liderra izateko aukera guztiak ditu.
Urtarrilean EAJk barne bilerekin segituko du. Karguak berritu eta Napar Buru Batzarreko kideak ere hautatuko ditu. Asanblada batekin emanen diote amaiera prozesuari, hilaren 24an.
Uztailaz geroztik Unai Hualde da EAJko Nafarroako jarduneko presidentea. 1999tik EAJko kide da eta burukide 2004tik. Altsasuko alkate eta zinegotzi izan da eta uneotan Geroa Baiko parlamentari izateaz gai parlamentuko Mahaiko lehen idazkaria ere bada.