Gaur hasi da merkealdia. Saltokietan deskontuak eskaintzen dituzten kartelak dira nagusi erakusleihoetan. Bataz beste nafar bakoitzak 75-85 euro inguru gastatuko ditu merkealdian. Arropa, oinetakoak eta osagarriak izanen dira gehien salduko direnak baina ez hori bakarrik, baita elektronika, etxebizitzetarako gailuak eta beste.
Multinazional eta kate handietan %50eko deskontuak daude lehen egunetik; komertzio txikietan apalagoak dira hasieran: %20ko beherapenak dira nagusi.