Aurreko hilabetean baino 1.197 langabe gehiago egon dira abenduan. Baina, dena dela, makrora begiratuz gero, hobera egin du egoera. 2014ko datu orokorrekin alderatuta, %9,72 egin du behera langabeziak. Egun langabezian 43.143 lagun daude Nafarroan -iaz, 47.786-.
Kalitateari dagokionez, kontratuen %95 behin behinekoak dira; %30, berriz, lanaldi erdikoak.
Sektoreei erreparatuz, eraikuntzak eta ibilgailuen sektoreak bizi izan dute gogorren langabezia. Merkataritzak, berriz, hobera egin du.
Generoaren karietara ere azterketa egin daiteke: 23.068 emakume langabe daude eta 20.075 gizon.