Aroztegiako proiektua "bidegabekeria" dela salatu dute

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 5a

Aroztegia...eta gero zer? plataformako kideek egindako agerraldietako bat. Arg: fundacionsustrai.com

Sustrai Erakuntza fundazioak eta Aroztegia... eta gero zer? plataformak salatu dute UPNk bezala Geroa Baik ere gutxi batzuen interes espekulatzaileak herritarren interes orokorren gainetik jarri dituela.

Baztango Batzar Nagusiak eta Lekarozko herriaren eskaera izanda, 900 sinadura bildu ditu Aroztegia…eta gero zer? plataformak Nafarroako Gobernuari Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala gelditzeko eskatuz. Izan ere, Lekarozen, 359 biztanle dituen herri batean, 228 etxebizitza egiteak "ez du inongo justifikazio sozialik". Plataformak nabarmendu du, 40 hektareako lur ez urbanizagarria birkalifikatzeko aitzakia bezala erabili dela hotela eta golf zelaia.

Aroztegiako proiektua UPNren gobernuak abiatu bazuen ere, Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez, "bidegabekeria" babestea erabaki duela uste dute. "Aldaketaren" Gobernua babestu dutenen alderdien artean. Geroa Baik bakarrik egin du "inposizio" eta "pelotazo" horren alde. Beraz, Aroztegia…eta gero zer? Plataformak galdera bat egin du: noren interesak defenditzen ditu gobernu honek?

Erabaki honekin atzera egin ezean, espediente horren arduradun izan diren Isabel Elizalde (Landa Garapena, Ingurumen eta Tokiko Administrazioko kontseilaria) eta Manu Aierdiren (Nafarroako Gobernuko lehendakari orde eta Ekonomia Garapenerako kontseilaria) berehalako dimisioa eskatu dute plataformako kideek eta Sustrai Erakuntza taldeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!