Datozen egunetan definituko du Gobernuak dekretuz hezkuntzako lan eskaintza publikoa

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 4a

Jose Luis Mendoza Hezkuntza Kontseilaria. Arg: @info7irratia

Urtarrilaren bigarren hamabostaldian aurkeztuko ditu oposizioaren nondik norakoak.

Gabonen ostean definituta geratuko da hezkuntzan Gobernuak aurkeztua duen lan eskaintza publikoa. Dekretu bidez onartuko ditu irizpideak Jose Luis Mendoza Kontseilariaren departamentuak lehenbizi eta gero, urtarrilaren bigarren hamabostaldian, argituko du azterketaren araudia zein izanen den.

425 dira oposizioen bitartez eskuratzeko leudeken plazak, beti ere. Aurten, 320 irakasle postu deituko lirateke -228 euskaraz eta 92 gaztelaniaz- eta hamalau inspektore -zazpi euskaraz eta zazpi gaztelaniaz-. 2017an, Bigarren Hezkuntzako 91 postu eskaintzea da, halaber, proposatutakoa.

Mendozaren asmoaren arabera, ekainean edota uztailean izanen lirateke irakasle izateko oposizioak. Inspektoreei deialdia, aldiz, azaroan izan daiteke.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!