Orantzaro ez da bat eta bakarra. Garai baten irudikapena, solstizioarekin lotutako kontzeptua, pertsonaia on ala gaiztoa... Historian zehar asko dira izaki honen izaerak. Leitza aldean etxe eta baserri askotan ohitura izan dute panpin desberdinak egiteko. Familia bakoitzak nahi zuena eta nahi zuen moduan egiten zuen irudimen handiz. Azkenaldi honetan bertako Alke kultur taldearen lanari esker, etxe gutxi batzuetan gordetzen zen aspaldiko ohitura hori berriz hasi da zabaltzen eta kemen handiz, gainera. Hona hemen gaur bertan Leitzako hainbat balkoi eta txokotan hartutako irudiak.