Urko Aristirekin hizketan zabaldu dugu gaur plaza, ondoren, Aritz Ibañezek ekarritako musika aditu dugu, eta azken euskal tonbola lehiaketa egin dugu gaur. TTarttalo argitaletxeko Itziar Irastorzaren bisita ere izan dugu, baita Ur gizon likidoarena ere. Bukatzeko, Karrape irratiko Unai Zabaletak, egun hauetan Leitzan dituzten ohitura eta bitxikerien inguruan aritu zaigu.