Abenduak 22, gaur goizeko seiak hamar gutxitan hasi da negua. Urtaro berriaren prebisioa egiteko eta joan zaigun udazkenaren balantzea egiteko, Ilundaingo behatoki meteorologikoko arduradun Mikel Lasarte izan da gure artean. Horren aurretik, igandeko hauteskundeen emaitzen analisia egiten jarraitu dugu. Berria egunkariko Joxerra Senar kazetaria solasean izan ditugu. Entzun! aldizkariak 2015 urtekaria argitaratu du. Azken hamabi hilabeteotako Euskal Herriko aktualitate musikala bildu dute bertan. Hainbat elkarrizketa eta erreportaje irakurgai. Diskoa ere plazaratu dute eta bertako kanta zenbait ere aditu ditugu, Entzun! agerkariko zuzendari Xabier Sagardiaren eskutik.