Abenduaren 20ko hauteskundeen aurretik egiten ari garen elkarrizketa sortaren barnean, EH Bildu koalizioko zerrendaburu Sabino Cuadra gurean izan da. Asteburuko zine estreinaldiak aurreratu dizkigu Aitor Abaroa zine kritikoak. Sorian jokatuko du bihar Osasunak Numanciaren kontra. Partiduaren aurreko kronika ere egin dugu. Iruñeko gaztetxeaz mintzatu gara Berria egunkariko Edurne Elizondo kazetariarekin. Musikaren tartean, Toño Muro Balerdi Balerdi taldeko gitarra-jotzaileak gabon-kantak, bilantziko rokeroak ekarri dizkigu.