Metropoli Forala 2015-12-17

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 17a, 13:28

Abenduaren 20ko hauteskundeen aurreko elkarrizketa sortaren barruan, Koldo Martinez Espainiako Kongresurako Geroa Bai alderdiko zerrendaburua izan dugu. Horren ondoren, Girgillaoko filosofo Xabier Agirre etorri da politikarien demagogiaz eta dialektikaz solastera. Azkenik, mendi magaletara jo dugu. Felipe Uriarte mendizaleak Irrintzi aterpea zabaldu digu. Igor Lasa, Nepaldik itzuli berria den himalayistari egin diogu elkarrizketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!