Zor dieten ordainsaria exijitu diote Gobernuari langile publikoek

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 16a, 08:51
Langile publikoak kalera atera dira protestara. Arg:@afapna

Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean elkarretaratzea egin dute. Aparteko ordainsaria beranduenez 2016an jasotzea exijitu diote Gobernuari.

2012ko aparteko ordainsaria beranduenez 2016an itzultzeko eskatu diete administrazioko Mahai Orokorrean dauden 17 sindikatuetako ordezkariek Nafarroako Gobernuari. "Langileei dagokigun dirua" dela nabarmendu dute. "Bidegabekeria" iruditzen zaie eta "xantaia" murrizketen aitzakiarekin eurei jarri zaien zama gehigarria onartzea.

Nafarroako Gobernuaren egoitzaren parean egin dute elkarretaratzea.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!