Nafarroako ekonomia %2,9 haziko da heldu den urtean Laboral Kutxak egindako ikerketaren arabera. Ekonomia hazteaz gainera, enplegua ere sortuko da. 6.600 enplegu aurreikusi dituzte.
Nabarmendu dute, krisia oraindik ez dela amaitu baina ekonomiaren hazkundea ematen ari dela. Susperraldi ziklikoaz mintzo da Xabier Egibar Laboral Kutxako Negozio Garapen Areako Zuzendaria.
Nazioarteko egoerak duda-mudak sor ditzakeela aitortu du. Nafarroaren egoera zehatzari begira dio, aurreikuspen positiboak bai badirela, baina kanpoko faktore askok eragin diezaiokeela ekonomia zein enpleguari.
Egoera orokorra aintzat hartuta
Volkswagenen eskandaluak zein eragin izan dezakeen galdetuta, diote, garrantzitsua izan daitekeela baina oso ondorio dramatikoak izanen balitu antzemanen zela diote.
Zerga erreformak ba ote duen zeresana ere argitu du Joseba Madariagak, Laboral Kutxako Ikerketa Zuzendariak . Enpresa bat non kokatzen den zehaztu edo erabakitzeko, erkidegoak duen zerga erreforma ez da lehentasuna izanen. Garrantzitsuagoak dira enpresaren ikuspegitik erkidego horrek eskaini diezaiokeen giza-baliabidea, formakuntza, garraio zerbitzuak eta beste. Hortaz, iragarpenetan, ekonomia hazkundea mantendu eginen da eta langabeziak jaisten segituko du.
Urte batetik bestera zein egoera izanen den aurreikustea ez da erraza, esan dutenez. Nabarmendu dute, duela urte batzuk ez zirela gai izan esaterako, aurreikusteko krisia horrenbeste luzatuko zela urteetan. Ikerketarekin egiten dutena da, egungo egoera aztertu eta egoera hori mantentzekotan zein izanen den etorkizuneko proiekzioa iragarri.