Ekitaldi nagusia pasa den larunbatean, abenduaren 12an izan zen Santo Domingo de la Calzadan. Errioxako herri honetan egiten den lehiaketa estatu mailakoa da. Toki ezberdinetatik etorritako hamar abesbatza bildu ziren bertara.
Paz de Ziganda Helduen Abesbatza, izen bereko ikastolako guraso eta irakasleek osatzen dute, nagusiki.
Talde hau 2010. urtean sortu zen. Nahiz eta ibilbide laburra izan, denbora tarte honetan kontzertu anitz eskaini ditu, bai Nafarroan baita gure mugetatik haratago ere. Besteak beste, Bartzelona, Madril eta Toledon abestu du. 2013. urtetik Nafarroako Abesbatzen Elkarteko kidea da eta gogotsu ari da lanean.
Paz de Ziganda Helduen Abesbatzaren zuzendaria Mari Paz Arizkun da. Eskarmentu handiko musikaria. Ibilbide luzea egin du eta musika talde askotan aritu da. ONCE erakundeko Media Luna Abesbatza eta Berriozarko Elkarrekin Abesbatza ere zuzendu ditu.