Metropoli Forala 2015-12-15

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 15a, 12:42

Abenduaren 20ko hauteskundeen aurreko elkarrizketa sortaren barruan, Unidad Popular-Orain Batera hautagaitzako Ioseba Ezeolaza, Espainiako Kongresurako zerrendan laugarrena izan da gurean. Lehen eta Bigarren Zabalguneetako hainbat kale eta plaza oinezkoendako bihurtzeko plangintza aurkeztu du Iruñeko Udalak eta zonaldeko merkatari eta hiritarrekin ari dira orain hizketan. Gaiaz mintzatu gara Ioar Cabodevilla hirigintza adituarekin. Emausko Trapuketariek Jostailu Azoka zabalduko dute gaurtik aurrera. Horren berri eman digu Pili Yoldik. Iritziaren tartean bi idazle nafar: Aingeru Epaltza eta Iñigo Astiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!