41.500 nafarrek ezgaitasunen bat daukate

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 15a, 10:03

Argazkia: Atzo egindako ekitaldiaren irudia. @CERMIN_Na

Ezgaitasunen bat dutenen egunaren karietara, egoeraren inguruko analisia egin du CERMIN elkarteak. "Konponbideak" galdegin ditu, bai eta osasun zerbitzu "osoa eta eraginkorra".

Ezgaitasunen bat dutenak artatzeko plan integrala. Horixe behar bereziak dauzkatenen bizitza hobetzeko erreminta eraginkorra, CERMINek Zentralen egindako agerraldian adierazi duenez. Horregatik, exekutiboak martxan jar dezan, indarrak bilduko dituzte.

"Konponbideen bila ari gara, baina kontuan izanda bizitzaren une ezberdinetan beharrak ere aldatu egiten direla", esan du Mari Luz Sanz elkarteko presidenteak.

Kritiko mintzatu da, gainera. Dionez, Gobernuko sailak elkarlanean aritzea "ez da erraza", eta ezgaitasunaren gaiari erantzuteko harremana edukitzea "garrantzitsua" da, haren irudiko.

Halaber, bada urratu beharreko beste bide bat, haren aburuz: Irisgarritasun unibertsala garatzeko foru legea. Lanpostuetarako ezgaitasuna kontuan izatea eta tasak betetzea; elkarteen aurrekontuak bermatzen dituzten kontzertuak bermatuta egotea; eta aurrekontu handiagoak daude aldarrikapenen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!