Gobernuak ez du ikastetxeetan egindako galdeketa aztertuko

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 15a

Mndialdeko ikastetxeetan egin dute galdeketa. Arg: mendialdeaipi.blogspot.com

Parlamentuak ez dio Gobernuari halakorik eskatu. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak baztertu egin dute PSNren eskaera.

Sakanako Mankomunitateak sustatutako galdeketa aztertzeko eskaera eraman du Parlamentura alderdi sozialistak. Jakin nahi zuen, zertarako eta zein helbururekin ari ziren ikastetxeetako gazteei galdera horiek egiten. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak ez dute halakorik onartu, ordea. Ikerketa egiteko eskaera alboratu izana kritikatu dute UPNk eta PSNk.

Sakanako Mankomunitatearen oharrak

Galdeketaren helburua, euskararen ezagutza eta erabilerari buruzko datuak eguneratu eta euskararen erabileran eragiten duten faktoreei buruzko diagnostikoa egitea da. Jakin nahi da, adibidez, 12-16 urte bitarteko gazteek zein hizkuntza erabiltzen dituzten harremanetarako eremu ezberdinetan edota zein diren.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!