Kontuen Ganberak presidente berria izanen du otsailetik aurrera

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 15a

Helio Robleda Kontuen Ganberako presidentea. Arg: camaradecomptos.navarra.es

Helio Robleda da egungo Kontuen Ganberako presidentea. Berretsi du, sei urteren ondoren utzi eginen duela postua: "Proiektua amaitutzat emanen dut, ideia berriak behar ditu karguak".

Kontuen Ganberak presidente berria izanen du heldu den ostailetik aurrera. Egun kargu horretan den Helio Robledak berretsi du bere garaia amaitutzat emanen duela sei urteren ondoren: "Proiektu bat aurrera eramateko onartu nuen kargua eta hori sei urteren buruan amaitutzat ematea izan da asmoa hasieratik". Sei urte nahikoa enbora dela uste du Robledak lan txukuna egiteko. Orain erakundeak ideia berriak izanen dituen presidentea behar duela uste du. "Proiektuarekin gogotsu aritu naiz eta harro nago egindako lanarekin", nabarmendu du.

Datozen egitasmoak, zehaztuak

Hiru lan ildo izanen ditu 2016an Kontuen Ganberak: Parlamentuak eskatzen dizkion ikuskaritza lanak eginen ditu batetik, udal handienetako fiskalizazioa egiteaz ere arduratuko da eta azkenik, legeak arautzen duenaren arabera Nafarroako aurrekontuei buruzko txostena ere eginen du.

Oraingoz 35 txosten inguru baditu egiteko eta urteak aurrera egin ahala sortuko direnak ere beteko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!