Nafarroa, zinemaren lurraldea

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 14a

Argazkia: 'Tu eres tu camino' laneko fotogrametako bat.

Nafarroa, zinemaren lurraldea film laburren lehiaketan sailkatu diren hamar finalisten obrak proiektatuko dituzte Olite, Faltzes, Gares, Urdax, Zangotza, Agerdas, Viana eta Iruñeko aretoetan, aste honetan. Doan ikusi ahalko dira.

Anitzak. Horrelakoxeak dira hamar aukeratutakoek lantzen dituzten errealitateak. Denetarikoak dira jorratutako gaiak. Horren adibide, izenburu eta egileak.

Tu eres tu camino aurkeztu du Manuel Jimenezek; 5 meses, 5 horas y 5 segundos Iñigo Floristanek; Reconciliacion Maria Barandallak; Tormenta de verano Manu Cabrerak; Algunas aves vuelan solas Andrea Jaurrietak; Volver a nacer Julio Mazaricok; Mil kilometros Jose Carrelerok; Aniversario Rubern Rosasek; Adiós Luis Miguel Elizondo eta Cuerda Borja Lezaunek.

Nafarroan turismoa bultzatzea da lehiaketako xedea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!