"Inprobisatzen ari direla sumatzen dugu, edozein modutan ari direla; izan ditugun bileretan esaten digute zenbateko bat emanen dutela, handik edo hemendik aterako dutela... Dena dela, nabaritzen duguna da oposizioan zeudenean askoz konpromiso argiagoa zutela neurri ekonomikoei dagokienez, bai eta zentroen kudeaketan ere", esan du CCOOko ordezkari Anabel Diazek.