Banku publikoa sortzeko mozioa onartu du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 11

EH Bilduren mozioak Geroa Bairen, Podemosen, Ezkerraren eta PSNren babesarekin egin du aurrera; UPN eta PP aurka agertu dira.

"Herritarrei finantzazio instrumentu publikoa eskaintzeak daukan garrantziaren jakitun" delako bultzatu du legebiltzarrak mozioa. Orain, Nafarroako Gobernuari dagokio erabakiak hartzea.

"Urtea amaitu aurretik" banku publikoaren inguruko txostena gauzatzea galdegin dio Exekutiboari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!