Nafarroako Kultura Kontseilua "demokratikoa" ez dela salatu du Cultura Prekaria eragileak

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 10a, 13:03
Argazkia: Cultura prekaria kolektiboaren fotomatoiko argazki bat. / culturaprekaria.org

Lan talde "zabal eta parte-hartzailea" galdegin du, egungo taldea osatzen duten hogei lagunak hautatzeko metodoarekin kritiko.

"Ez da kontseilu demokratikoa, saileko kideek behetik gora aukeratutako, baizik eta hatzez hautatuko kontseilu bat", salatu dute Nafarroako Kultura kontseilu demokratikoaren alde: aldaketa demokratikoa edo eliteen aldaketa? idazkian.

"Ez baldin bada prozesu parte-hartzailerik gauzatzen Kontseiluak ez du legitimitaterik izanen", esan dute. Kide berriei mahai parte hartzailea osa dezaten exijitu diete, "lehentasunez".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!