Ainhoa Arano kazetariak Espainiako alderdietako hautagai nagusien adierazpenekin collage bat osatu digu. Konpainia kaleko gaztetxearen aitzakian, REAS elkarteko kide David Garnatxorekin duela zenbait urteko eta egungo gaztetxeez eta autogestioaz mintzatu gara. Maite Arraiza filosofoarekin Metropoli Foraleko pentsatzeko txokoan barneratu gara. Bizitza honetan ikasitako nola desikasi. Horixe mintzagai. Esperientziaren solasaldian, aktualitatearen errepasoa egin dugu Patxi Zabaletarekin batera.