Abenduaren 20ko hauteskundeetara lau alderdik aurkeztuko dituzten hautagaiak elkartu ditugu: EH Bilduko Sabino Cuadra, Geroa Baiko Koldo Martinez, Podemos-Ahal dugu alderdiko Eduardo Santos eta Orain Batera hautagaitzako Ioseba Ezeolaza. Azken egunotako lau argazki esanguratsu aukeratu dizkigu Ander Perez, Berria egunkariko kazetariak. Konpainia kaleko gaztetxeko ordezkari zenbait ere elkarrizketatu ditugu. Musikaren tartean, Ion Celestino izan da gurean.