Eraso egin diote Oibarko gazteluko mugarriari

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 9a, 08:13
Hala geratu da mugarria, guztiz deseginda. Arg:aibar-oibar.org

Mugarria bera guztiz hautsi dute eta errepublikako bandera kendu. Horrez gain 1936an fusilatutakoen oroigarria ere hondatu dute.

1936an fusilatu zituzten herritarrak gogorarazten zuen oroitarria suntsitu eta errepublikako bandera kendu dute Oibarren. Zangotzako Foruzaingoan salaketa jarri du Oibarko Udalak eta eskatu diete argi dezatela gertatutakoa.

Oibarko gazteluan mugarria zegoen. Guztiz suntsituta zegoen atzo goizean. Errepublikako bandera ere bazen bertan, eta uneotan ez da halakorik. Pedro Lanas Oibarko alkateak erasoa salatu du: “Historiari eraso diote eta Oibarko kulturari”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!