Hauteskunde kanpainan propagandarako 180 markesina eta 588 farola erabiliko dituzte alderdiek

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 4a

Gaur hasi eta hilaren 18 arte iraunen du kanpainak. Gela publikoak utziko ditu alkatetzak, ekitaldiak egin daitezen eta megafonia 11:00etatik 21:00 bitarte baimendu du.

Alkatetzaren erabakiaren ondorioz, hiri-altzarietan ipini ahalko dute propaganda eta kale zein plazatan ekitaldiak egitea baimenduta egonen da. Zortzi eskola eta hainbat Civivox areto prestatuko dituzte kanpaina saio publikoak egin ditzaten. Hori bai, 18:30 eta 21:30 bitarte gauzatu beharko dituzte euren lanak.

Bestalde, udal langileek banatuko dituzte hauteskundeen aurretik boto-txartelak

Megafoniari dagokionez, 11:00etatik 21:00 bitarte baimendu du, beti ere, 90 dBAtik beherakoa bada.

Orotara, 180 markesina, 41 kale eta 588 farola erabiliko dituzte alderdiek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!