Nafarren Biltzarra eginen du Orreagak bihar

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 2a, 12:24

Nafarroa etorkizun berri baten alde izanen da aurtengo pregoiko izenburua, IKAren eta AEKren eskutik; 13:00etan eginen dute ekitaldi nagusia, Sarasate Pasealekuan.

Goizean goiz ekinen diote egunari, 10:30ean Gaztelu enparantzaren eta Txapitela kalearen artean, Nafarroako Harria / Nafarroa Bizirik-ek mugarria jarriko du. Joseba Asiron alkatea izanen da ekitaldian.

Ostean, kalejira eginen dute, udaletxe plazatik abiatuta, 12:00etan. bertan, txistulariek, dantzariek... parte hartuko dute.

13:00etan izanen da, baina, ekitaldi nagusia. Bittor Elizagoien eta Mikel Arzua bertsolariak ariko dira, Karmele Galarzak eta Koldobitak irrintziak botako dituzte. Gero, Pello Zabalza eta Gerard Ihidoi abeslariek kantatuko dute. 

Bi sari banatuko dituzte. Bat, salaketa asmokoa, Leringo Kondearen saria. Carmen Albari emanen diote, Mozal Legea ezartzeagatik. Bigarrena, aldiz, baikorragoa da: Pedro de Nabarra saria. Mugarik Gabeko Txuntxuneroak taldeari eskainiko diote, folkloreari emandakoa eskertu asmoz.

14:30ean herri bazkaria eginen dute, Arrano Elkartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!