Metropoli Forala 2015-12-02

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 2a, 12:12

Parlamentarien solasaldian Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Adolfo Araiz, Podemos-Ahal Dugu alderdiko Eduardo Santos eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza izan dira. Jose Maria Jimeno Jurio historialariari emanen diote Nafarroako Urrezko domina, bihar. Familiako kideek jasoko dute saria. Roldan Jimeno, Artaxoako ikerlariaren semeari elkarrizketa egin diogu. Matematikak eguneroko bizitzan. Hortaz hitz egin dugu Xabier Santamaria irakaslearekin. Hiru idazleren kolaborazioa ere jaso dugu: Jon Alonso, Jasone Osoro eta Angel Erro .

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!