%11,7 jaitsi da langabe kopurua Nafarroa, iazko datuekin alderatuz

Euskalerria Irratia 2015ko abe. 2a, 11:07

Azaroan aurreko hilabetean baino 50 langabe gutxiago zeuden; orotara, 2014an baino 5.560 lagun gutxiago daude lanik gabe.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak azpimarratu du jaitsiera txikia izan arren, beheranzko joera mantentzen ari dela.

2008tik ez zen langabe kopurua murrizten azaroan, beti igo egiten zen hilabete horretan.

Datuei so, formazio txikiena daukatenak dira lan postu berri gutxiago lortu dituztenak; aldiz, formazio handiena dutenek erdietsi dituzte lan postuak.

Generoaren faktoreak ere badu pisurik: 23.274 emakume dira langabeak -%0,82 egin du behera zifrak- eta 18.672 -%0,77 egin du gora-.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!